lunes, 20 de junio de 2011

Irakasle baten ibilbide profesional hipotetikoa.

Ekarpen honetan ibilbide profesional bat asmatu beharko dut, eta irakasle lanbidearekin zerikusia izan behar du. Horretarako sormanez baliatuko naiz eta historia moduko bat idatziz, asmatu dudan pertsonaiaeren ibilbide profesionala idazten saiatuko naiz.

Bazen ba Donostia gipuzkoako hiriburuan mutil gazte bat. Mutil honek selektibitatea gainditu berria zuen eta uda zen buruan zuen gauza bakarra. Egunak aurrera joan ahala burura  kezka bat agertu zitzaion. Zer egingo dut datorren urtean, ikasi, lan...? Mutilak aisialdiko kanpamentuetan begirale gisa lan eginda zuen 15 urte zituenetik eta haurrekin lan egitea oso gustokoa zuen, hortaz, magisteritzako ikasketak egitea pentsau zuen eta magisteritza musikala espezializazioan burutzea erabakia zuen. Mutikoa punk-rock talde bateko kitarrajolea izateaz gain, pianoko ikasketak 7 urtez eman zituen Donostiako Musika eskolan. Hortaz gogoz ekin zion ideiari eta hurrengo ikasturtea Gasteizeko Majisteritza eskolan emango zuen.

Matrikulatzerako orduan Bolonia-z entzungo zuen lehenengoz eta bere okerrerako zenbait ikasketak deuseztatu ziren. Horien artean mutikoak ikasteko asmoa zuena, maisteritza musikala hain zuzen ere. Erdi-muturtua mutikoak majisteritza lehen hezkuntza hautatu zuen eta gertatutakoa alde batera uztea erabaki zuen, nola edo ahala gaitza ahazteko asmoz.

Lau urte pasa ziren eta mutikoa iada gaztea zen, eta Irakasle ikasketetan diplomatu zen. Orduan hasiko zen bere ibilbide profesionala. Lan egiteko gogotsu zegoen eta sustituizioak egiten hasi zen Euskal Autonomi Erkidegoko herri eta hirietako eskola publiko nahiz pribatuetan zehar. Denbora aurrera joan zela, etengabeko-prestakuntzako kurtso ezberdinetara joan zen eta esperientzia hartuz joan zen. 30 urte zituela oposaketak prestatzea aholkatu zioten ezgutzen zituen beste iraksle lagun batzuek. Oposaketekin funtzionaria izateko aukera baitzuen. Gogor ekin zion ikasteari eta handik gutxira funtzionaria ikusten zuen bere burua. Donostiako antiguo auzoan Jakintza eskolan emango zuen lanean, ikasturte osoko kontratuekin eta urteak aurrera joaten zirela geroz eta zaharkitua ikusten zuen bere burua. Bizitza osoa zeraman haurrekin lanean, jolasean eta elkarekintzan, eta guztiz arro zegoen. Gaur egun galdetuko bagenio aholku bat emateko zera esango liguke:

Irakasel baten ibilbidean 3 Santxo aurki daitezke. Lehena, Santxo El Fuerte izenez ezagutzen dena. Hau da, unibertsitateko ikasketak amaitu berriak dituena eta lan egiteko gogo eta motibazio handiekin dagoena. Bigarrena Santxo El Sabio da. Honek jakinduriaz gain esperientzia du eta ikasketak emateko momentu ezin hobean ikusten du bere burua, konfiantzaz betea baitago. Eta azkenik eta gomendagarria ez dena, Santxo Panza dugu, urte askotako irakaslea, nagia eta irakasteko ilusioa galdu duena. Klasean eserlekutik mugitzen ez dena ezta tiza hartzeko, eta gertutasunik erakusten ez duena.

Parrafo horretan erakutsi nahi nuena zera da: Irakasleok urteak ematen ditugula haurrekin eta naskatzeko arriskua egon daitekela. Hori ondo kudeatzen jakin beharko dugu eta irakasleak garenez irakasten motibaturik jarraitu beharko dugu. Horretarako, Santxo el sabio eta Santxo fuerteren arteko orekambilatu beharko dugu, inondik inora Santxo Panzara iritsiz.