Globalizazioa, mundualizazioa, teknologia berrien garaia, ezagutzaren garaia, uniformizazioaren garaia... neo-kapìtalismoarena... Makina bat kontzeptu gauer eguna adierazteko. Garai berri baten aurrean garela ezin dugu ukatu. Zerbait nabaritu ere egin dugu.
Gutxienez, gaur egungo erritmoak historian zehar izan direnak baino askoz azkarragoak direla behintzat bai; hain azkarrak dira aldaketak, gertatzen den guztia zurgatzeko gai ez garela. Mendez mende bai, baina batez ere XVIII. mendetik aurrera joan gara egituratzen mendebaldeko gure gizarte hau.
Ez dakit garai hau denon onerako izango denik. Horren argumentu bat, munduaren jerarkizazio sakonean edo banatze-prozesuan datza. Alegia, kapitalismo garaian, lurraldeen garapenaz hitz egiterakoan, lehen, bigarren eta hirugarren munduaz hitz egiteko ohitura bageunden ere, gaur sumatzen dugu lehen eta hirugarren mundukoen arteko distantziak handitu egin direla, hirugarren munduaren okerrenerako. Horrezaz gain, lehen munduan ere norgehiagoka handiagoa dagoela igartzen da, aberastasuna esku gutxiagoetan geratuz.
Irakaskuntza XXI. mendean
Ander Garitagoitia, 46.Taldea
No hay comentarios:
Publicar un comentario