(Hezkuntzarako Lege Organikoa Maiatzaren 3an. Ley Organica de Educación)
Egungo gizarteek garrantzi handia ematen diote gazteek jasotzen duten hezkuntzari, ziur baitaude ongizatea (bakoitzarena zein kolektiboa) hari lotuta dagoela.
Hezkuntza bide egokiena da gazteen nortasuna eraikitzeko, gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko, norberaren identitatea osatzeko eta errealitatearen ulermena taxutzeko, hori guztia ezagutzazko dimentsioa, afektiboa eta axiologikoa bateratuta.
Hezkuntza oso baliagarria zaigu. Batetik, kultura eta haren euskarri diren jakintzen eta balioen ondarea transmititzeko (eta, aldi berean, berritzeko), eta bestetik, eskaintzen dituen aberastasun-iturrietatik ahalik eta aukera gehien lortzeko, elkarbizitza demokratikoa eta desberdintasun indibidualen errespetua sustatzeko, elkartasuna bultzatzeko eta diskriminazioa saihesteko bidea da hezkuntza gizartearentzat, eta beharrezkoa den gizarte kohesioa lortzea du funtsezko helburu.
Horrez gain, gizarte aurreratuak, dinamikoak eta zuzenak osatzeko ezinbestekoa den herritartasun demokratikoa, arduratsua, librea eta kritikoa bermatzeko bide egokiena da. Hori dela-eta, hezkuntza on bat herrialde baten eta bertako herritarren aberastasun handiena eta baliabide nagusia da. Jarraian hezkuntzak bultzaten dituen printzipio eta garatu nahi dituen helburuak zerrendatuko ditut.
- Hezkuntzaren kalitatea ikasle guztientzat, ikasleen egoera eta zirkunstantziak edozein izanik ere.
- Ekitatea; aukera-berdintasuna, hezkuntzan txertatzeko aukera eta diskriminaziorik eza bermatuko ditu, eta desberdintasun pertsonalak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak (ezgaitasunen itzultzaile Zerbitzu ondoriozkoak bereziki) konpentsatzeko tresna izango da. Alegia, laguntza-zerbitzuak eta indartze-neurriak.
- Giza baloreak, (Askatasun pertsonala, ardura, herritartasun demokratikoa, elkartasuna, tolerantzia, berdintasuna, errespetua eta justizia) bultzatuko dituzten eta diskriminazio mota oro gainditzen lagunduko duten balioen transmisioa eta praktikan jartzea. (Hiritartasurerako hezkuntza ikasgaia-6.mailan)
- Hezkuntza bizitza osoan garatzen den etengabeko ikaskuntza gisa ulertzea.
- Hezkuntza ikasleek dituzten gaitasunen, interesen, etorkizunerako aukeren eta premien aniztasunera, eta ikasleengan eta gizartean gertatzen diren aldaketetara egokitzeko malgutasuna. (Horretarako moduluak eta lanbide-heziketak daude)
- Ikasleen hezkuntza-orientabidea eta lanbide orientabidea, jakintzetan, trebetasunetan eta balioetan integrala izango den hezkuntza baterako bidea emango duen prestakuntza pertsonalizatua lortzeko beharrezko baliabide gisa.
- Ikasle bakoitzaren ahalegina eta motibazioa.
- Familiek, irakasleek, ikastetxeek, administrazioek, erakundeek eta gizarte osoak guztiek batera egindako ahalegina.
- Estatuari, autonomia-erkidegoei, toki-korporazioei eta ikastetxeei dagozkien eskumenen eta arduren esparruan antolamendu-jardunak eta curriculum jardunak ezartzeko eta egokitzeko autonomia. (Ikastetxeak malgutasuna du. Erabakiak hartzeko aukera izatea, metodologia-kudeaketa-antolamendua… bere premia eta beharretara oinarriturik
- Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea ikastetxeen antolamenduan, gobernuan eta funtzionamenduan.
- Gatazkei aurrea hartzeko eta gatazkak era baketsuan konpontzeko hezkuntza, eta indarkeriarik eza bizitza pertsonalaren, familiaren eta gizartearen eremu guztietan. (Elkarbizitza proiektuak ikastetxeetan).
- Eskubide-berdintasunaren eta aukera berdintasunaren garapena, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren sustapena.
- Irakaslana hezkuntzaren kalitatearen funtsezko faktoretzat hartzea, irakasleen lana gizartearen aurrean aitortzea eta lan hori babestea.
- Hezkuntza-arloko ikerketaren, esperimentazioaren eta berrikuntzaren sustapena. (Metodologiak aztertzea eta berritzapen proiektuak martxan jartzea).
No hay comentarios:
Publicar un comentario