lunes, 9 de mayo de 2011

Tutoretza plana. Zertarako eta zein helburuekin?

Txikitatik ulertzen hasten gara tutoretza baten esanahia eskolan gaudenela, baita tutoretzek duten funtzioa ere. Askotan orientazio hitzarekin ere ikusiko dugun kontzeptua da. Tutoretzak edo orientazioak badu abiapuntua eta ez da beste bat zentroko ikasleak gidatzea baino. Horretarako esparru ezberdinen parte hartzea eskatuko da, hala nola; familia, Koordinazio Departamentuaren laguntza, ikastolako dozente ezberdinen arteko elkarlana eta ikaslei izendatu zaien tutorea ere, noski. Ildo honetatik, ikastetxe bakoitzak bere tutoretza-plana diseinatu beharko du eta, ikasleen ikasteko-prozesuari arreta jarriz, ikasleenganako jarraipen pertsonalizatua sustatzen saiatu beharko da ikastetxea.

Jarraian tutoretza planaren helburu-orokorrak eta -zehatzak zerrendatuko ditut. Kontutan izan beharko da, lehenengo helburu orokorrak bilatzen edo zehazten direla, eta hauek aintzat hartuta, helburu zehatzak identifikatzen lortuko dela..




– Pertsona konkretu batzuk hezten ditugula.
– Pertsona bere orokortasunean (eta ez arlo kognitiboan bakarrik) hezten
lagundu behar dugula.
– Tutoretza ez dela eginkizun puntuala, etapan zehar eraman beharreko
prozesua baizik eta oinarrizko osagai bat baizik. Tutoretza planifikatu
egiten da ikastetxean egiten diren beste gauza guztiak bezala.
– Tutoretzak hezkuntzako helburu berberak dauzkala. Bai tutoretzak eta
baita hezkuntzak ere ikaslearen garapen orokorra lortu nahi dutela
erran dezakegu.
– Tutoretzak, hezkuntzari dagokion bezala, geletan daukagun aniztasunari
erantzun behar diola, aniztasun pertsonal eta sozialari, hain zuzen
ere.
– Tutoretzaren arduradunak tutorea eta arloetako irakasleak direla. Tutoretzako
helburu eta eduki gehienak arloen bidez beteko direla.



Helburu zehatzak:

1. Irakaskuntza pertsonalizatzen lagundu; pertsona bere orokortasunean
harturik eta ez arlo akademikoan bakarrik.
2. Ikasleek ikaste prozesuan dituzten beharrei erantzuna eman, egokipen
curricularrak eta metodologi neurrien bidez. Tutoretzaren bidez
metodologia, eduki edota helburu batzuk egokitzen saiatuko gara,
baldin eta beharrezkoa bada. Tutoretzak ikasleei eta irakasleei beren
errendimendua hobetzen laguntzen die. Tutoretzak ikasleen behar
bereziei antz ematen laguntzen du, baita ikasleak premiazkoak dituen
neurriak ezartzen ere. Detekzioaz eta erantzunaz hitz egiterakoan,
bai ikaskuntza eta baita irakaskuntza arloa ere garrantzitsuak direla
esan nahi dugu eta arazoren bat gertatzen denean, biak diagnostikatu
eta tratatu behar dira
3. Hezkuntzaren alderdi orientagarriak nabarmendu, ikasleak bizi diren
inguru konkretua kontuan hartuz eta etorkizunari begira. Hau
batxilergoan zailagoa bada ere, tutoretza-plan honen bidez, irakaskuntza
eta ikaskuntza egokitzen saiatzen gara.
4. Garapen pertsonalaren prozesuetan laguntza eman, ikasleak bere
identitate eta balio, sistema propioa gara ditzan. Bide honetan garrantzia
ematen diogu izpiritu kritikoari eta informazioa aukeratzeari,
ikasleak bere irizpideak izan ditzan.
5. Ikasketa zailtasunei aurre egin, posible den neurrian ager ez daitezen;
zailtasun hauek agertzen direnean, zailagoa baita moldatzen.
6. Institutuko hezkuntza komunitatean gauden pertsona guztien elkarrekintza.
7. Osasunerako hezkuntza egokia eskaini, ikasleak osasun aztura egokiak
izan ditzan.
8. Institutuko instalakuntzetatik abiatuz, ikasleek ingurugiroa errespeta
dezatela. Beraz, materiala ere errespeta dezatela.
9. Ikasleari dagozkion erabaki hartzeak erraztu, (taldeka zein bakarka).
10. Ikastaldeek kohesio-elementuak izan ditzaten lagundu.
11. Gatazkak elkarrekin eta tartekaritza erabiliz moldatu ditzaten lagundu.



Gogora izan dezagun tutoretzak mudo egokian bideratzeko badirela inkestak. Eta ikasturte hasieran banatu ditzake irakasleak inkesta horiek non ikasleek erantzungo duten. Inkestek helburu orientatiboa dute tutorearentzako tresna baitira. Inkestetan oinarrituko da irakaslea ikaslearen nondik norakoak identifikatzeko eta elkarrizketak errazteko. Hortaz irakasleak inkesta ale guztiak gorde beharko ditu, urtean zehar arazorik suerta ezkero ikaslearekiko elkarrizketaren abiapuntua edukitzeko.

Inkesta horietan jasotzen den informazioa guztiz baliagarria egingo zaigu, irakasle moduan, haurren kezkak, zailtasunak, eta trebeziak identifikatzen hasteko. Ondoren atxikitu dut inkesta horietako baten adibidea:


DBHk 1. Mailako ikasleentzako inkesta
Abizenak: __________________________________ Izena: ____________________
Helbidea: _________________________________ Herria: ____________________
Jaiotze-data: __________________________ Telefonoa/k: ____________________

1. Eskola-Historia
1.1. Zein ikastetxetan ikasi duzu?
302 Eredu batzuk
Ikastetxeak Egindako kurtsoak
1.2. Ikasturterik errepikatu al duzu inoiz? Zein? ____________________
Zergatik? _____________________________________________________
1.3. Eskolan gertatu al zaizu ezer aipagarririk?: ______________________

2. Zure etxea eta familia
bada norekin banatzen duzu? __________________________________
2.2. Etxean, normalean, norekin hitz egiten duzu euskaraz? __________
2.3. Zein ordutan jaikitzen zara eskola egunetan? ____________________
Eta noiz oheratzen zara? ______________________________________
2.4. Kurtsoan zehar zure gurasoekin hitz egin beharko dugu. Norekin
nahiago duzu hitz egitea (aitarekin, amarekin...)? ____________________
2.5. Normalki zutaz zer esaten dute gurasoek? ______________________
Etxean bizi direnak

DBHk 1. Mailako ikasleentzako inkesta
Abizenak: __________________________________ Izena: ____________________
Helbidea: _________________________________ Herria: ____________________
Jaiotze-data: __________________________ Telefonoa/k: ____________________

3. Etxeko lana eta ikasketak
3.1. Etxean zein tokitan ikasten duzu? ______________________________
3.2. Ikasten ari zaren bitartean molestatzen zaituzte? ___________________
Adierazi zerk edo nork molestatzen zaituen: _____________________
3.3. Joan den kurtsoan etxeko lanak egunero egiten zenituen? _________
Zergatik? ____________________________________________________
3.4. Etxeko lana egiteko zein ordu nahiago duzu? ____________________
Zergatik? _____________________________________________________
3.5. Etxean norbaitek esan behar dizu lana egiten hasteko? ___________________
Zergatik? _____________________________________________________
3.6. Etxeko lana egiteko ordutegi finkoa al duzu? ____________________
Noiz? ________________________________________________________
3.7. Zenbat denbora behar duzu, batez beste, etxerako lana egiteko?
_____________________________________________________________
3.8. Etxerako lanak egiterakoan zalantzaren bat duzunean, nori eskatzen
diozu laguntza? __________________________________________
3.9. Etxean irakurtzea gustatzen al zaizu? ___________________________
Zein egunetan irakurtzen duzu? ________________________________
______________ Zenbat minutuz gutxi gorabehera? _______________
3.10. Iaz zeintzuk ziren atseginen zenituen ikasgaiak? ________________
3.11. Eta zeintzuk gorrotatzen zenituenak? __________________________
3.12. Zer zen iazko irakasleek zutaz esaten zutena? ___________________

4. Institutua
4.1. Zeintzuk dira ikasturte hasiera honetan kezka sortzen dizuten gauzak?
_________________________________________________________
4.2. Ikasten noraino iristea pentsatzen duzu? ________________________

5. Zaletasunak eta aisialdia
5.1. Zenbat diru edukitzen duzu astean zehar gastatzeko? __________
euro.
5.2. Zer egiten duzu aisialdian? ____________________________________
5.3. Lagunak al dituzu? ___________________________ Gure ikastetxean
badituzu, nortzuk dira? _______________________________________
5.4. Kirol, kultura edo jostagarri den aktibitateren bat egiten baduzu,
adieraz ezazu hemen: _________________________________________
5.5. Zenbat denbora pasatzen duzu aktibitate horietan? Astegunetan
osotara __________________________________ ordu eta asteburuetan
___________________________________________ ordu ematen d(it)ut.
5.6. Eskolaz aparte zerbait ikasten ari zara? _________________________
Zer? _________________________________________________________
Ikasturtearen hasieran egin ditzakegun gauzak

6. Osasuna
7. Oharrak tutorearentzat

7.1. Nola sentitzen zara denboraldi honetan, animatuta, triste, kezkatuta,
ilusioz gainezka, pozik...? ___________________________________
Zergatik? ____________________________________________________
7.2. Zure tutorea izanen naiz urte osoan, beraz, elkarrekin ongi konpontzea
nahi nuke, zuri laguntzeko naukazu, hori baita tutoreon
egitekoa. Espero dut elkarrekin ongi moldatzea.
Zerbait galdetu edota eskatu nahi baduzu, egizu hemen ___________
______________________________________________________________
7.3. Tutoretza-orduetan edota institutuan gai bereziren bat aztertzea
nahi baduzu, idatzi hemen. ____________________________________
7.4. Zure ustez ikasle ona izan zara orain arte? ______________________
Zergatik? ____________________________________________________
7.5. Zer-nolako aldaketak egin beharko dituzu zure ikasketak, aurten,
gero eta hobeto joan daitezen? _________________________________
7.6. Zertan laguntzen ahal dizugu irakasleok? _______________________
______________________________________________________________


Beharbada ez dizut galdetu zure iritziz interesgarriena dena. Garrantzitsua
den zerbait esan nahi baduzu, ondorengo lerrootan idatz dezakezu.
______________________________________________________________
______________________________________________________________
______________________________________________________________
Eskerrik asko
Zure sinadura eta gaurko data
8. Interesgarriena

6.1. Osasun arazoren bat baduzu, aipatu hemen: ____________________

2.1. Logela zuretzat bakarrik duzu? ______________________ Horrela ez



Helburu orokorrak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario