Egun, asko hitz egiten da aniztasunaren inguruan eta honen trataera egokiari buruz, eta jakin badakigu, norbanakoa ez dela bestearen berdina, baizik eta norberak bere bereizitasun, abilezia, trebezia, gaitasun propioak dituen bezala, bere hobetzeko aspektuak ere izango dituela. Ildo horretatik, beti esan zaigu inor ez dela perfektua eta horri lotuta, aniztasuna, zentzu positiboan ulertzen ikasi beharko dugu.
Aniztasuna tratatzeko modu asko eta asko irakatsiko zaizkigu magisteritzako 4 urte luze hauetan zehar. Nik ekarpen honekin, Auzoka Eskola Aldizkariak lehenez aurrera eraman duen proiektua aurkeztu nahi dizuet, non ikasleen trebeziak edo abileziak agertuko diren.
Sorkuntza Bideo Lehiaketa
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Auzoka eskola aldizkaria goitik behera berritu eta Sorkuntza Bideo Lehiaketa dibertigarria jarri du martxan Auzoka aldizkariaren 25. urteurrena ospatzeko. Aldaketa horien guztien helburu nagusia Auzoka Donostiako 10-13 urteko gaztetxoen erreferentziazko aldizkaria izatea eta euskara aisialdian erabili eta gelako esparru mugatutik ateratzea da. Bideo lehiaketa hau lehenez jarri da martxan aurten, eta emaitza positiboak izan dituenez, datorren urteetarako ere proiektua aurrera eraman nahi da.
Auzoka aldizkariak aurrera eraman duen proeiktu honekin ikasleen sormena lantzen da eta eurek egindao bideoa izanik oso motibatuak mantentzen ditu bideoa sortzeko prozesu guztian zehar. Horretaz aparte, saria irabazten duen ikasle zein eskolari, ospea eta mirespena emango dio eta parte hartu duten beste guztiek dibertsiorako aitzakia izateaz gain, elkarlana, sormena eta elkarbizitza oparoa bezalako baloreak zeharka landuko dituzte bideoa sortzen duten bitartean.
Donostiako Ikastetxeetako LH5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek gaurtik aurrera parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Bideo bat egin behar dute beraien edozein abilezia erakutsiz: kantuan, dantzan, lip dub bat egiten, bertsotan, akrobaziak egiten, musika tresna bat jotzen, eta abar. Bideo lanak bakarkakoak zein taldekakoak izan daitezke. Bideoak euskaraz izatea derrigorrezkoa da, eta aurkezten diren guztien artean sari banaketak egon dira.
TALDEKAKO SARIA: ¨Trebeziak Ikasbide Ikastolan¨
Partaideak: Denys Antoniv, Alaitz Boyle, Amaia Bulman, Itsaso Caballero,
Jone Jiao De la Hoz, Mikel Ezkerra, Ainhoa Garaikoetxea, Karmele Garcia, Nerea Gargallo, Gustavo Gabriel Gomez, Josu Gonzalez, Arene Goñi, Manex Goñi, Alvaro Ibañez, Asier Ibarguren, Bittor Ibarguren, Clara Jorge, Vanesa Jaqui, Jon Lumbreras, Naia Mondragon, Victor Ramos, Eduardo Sempere, Izar Telletxea, Iker Zaldua, Elene Zaldua. (Ikasbide Ikastolako 6. mailako ikasleak)
Saria: 400€ko bonoa teknologia berriko produktuetan + 125€ko bonoa kultur produktuetan
Horrekin batera, banakako saria ere banatu da, non Alejandro Polo Zubiri-manteoko ikasleak irabazi duen. Bideoaren izena Nire dantza da eta bideoa ikusi ahal izateko auzoka.net-era joan beharko zara. Honek irabazi zuen saria: iPod nano bat + 50€ko bonoa kultur produktuetan izan zen. Horrezaz gain, badira Auzoka aldizkariaren web gunean, lehiaketara aurkeztu ziren gainontzeko eskolen bideoak, ikusteko gogoak badituzue.
Garapen pertsonala eta adimenak
Ander Garitagoitia 46.Taldea
No hay comentarios:
Publicar un comentario