lunes, 9 de mayo de 2011

Irakaslearen rola

Irakasleen parte hartzea beti funtsezkotzat hartua izan da hezkuntza kalitatea hobetzeko prozesuan. Gainera, curriculumaren diseinuan erreformak eman direnez, garrantzi hori handiagoa bilakatzen da, curriculumari ematen zaion izaera irekia baita, eta erabakiak hartzen direnean orakasleari eskatzen zaion papera ezberdina izango baita; tutore gisa edo orientatzailea. Horrenbestez, ikaste-irakaste prozesuan esku-hartzeak zehazteko edota antolatzeko orduan, kompromezu handiagoa eskatuko zaio irakasleari, ikuskera berritzaile hau dela eta.


Hildo horretatik, pertsonen eta gizarte-taldeen premia aldakorrei eta eskariei erantzuteko gai izango den hezkuntza Hezkuntza-sistemek eta bertan lanean jarduten duten irakasleek lehentasunezko zenbait erronkari aurre egin beharko diete, eta horietatik azpimarratzekoa hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea izango da. Hezkuntza kiolmunitatea aipatzean, (familiak, irakaslegoa, Hezkuntza Saileko ikuskaritza, Udaletxea, ongizate zerbitzuak…), zuzentzen naiz.


Jakin badakigu, ikasleen ahalegina behin eta berriz aipatzen da, ahalegin pertsonal hori, prestakuntzarekin berarekin konprometitutako jarrera arduratsuak dakarrena, bestela, horrelakorik ezean, nekez lor daitekeelako gaitasun indibidualak erabat garatzea. Baina, ikasle guztien eskola-arrakastaren erantzukizuna, ikasle bakoitzarena ez ezik, ikaslearen familiarena, irakasleena, ikastetxeena eta hezkuntza-administrazioena ere bada eta, azken batean, gizarte osoarena ere bai, gizartea baita hezkuntza-sistemaren kalitatearen azken erantzulea. Ahaleginaren printzipioa ezinbestekoa da kalitateko hezkuntza lortzeko, eta hezkuntza-komunitateko kide guztiei aplikatu behar zaie.


Kide bakoitzak berariazko ekarpena egin beharko du. Familiek hertsiki lagundu eta seme-alaben eguneroko lanaz eta ikastetxeetako bizitzaz arduratu behar dute. Ikastetxeek eta irakasleek, berriz, ikasteko ingurune aberatsak, motibatzaileak eta zorrotzak sortzeko ahalegina egin beharko dute. Hezkuntza-administrazioek dagozkien funtzioak betetzeko aukera erraztu, beharrezkoak diren baliabideak eman eta, aldi berean, konpromisoa eta ahalegina eskatu beharko dizkiete eskola-elkarteko kide guztiei. Gizarteak, azken batean, hezkuntza-sistema babestu beharko du, eta bizitza osoan prestakuntza pertsonala jasotzeko ingurune egokia sortu. Konpromisoarekin eta elkarren arteko ahaleginarekin baino ez dira lortuko helburu handinahi horiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario