lunes, 9 de mayo de 2011

Irakasleen autoestima.

Garapen Pertsonala. AutoestioIrakasleak eskoletan klaseak eman ondoren beren bizitzetako arazo eta kezketan murgiltzen dira eta norberak bete beharreko eginbeharretan ematen du eguneko azken orduak. Honekin azaldu nahi detena, irakasleek eskolaz aparte beren bizitza dutela, eta mundu guztiak bezala egun onak eta ez hain onak izan ditzakete. Hau esanda, azpimarratu nahi det, irakasleek duten autoestima funtsezkoa dela ikaste-irakaste prozesu on bat sustatu nahi bada.

Gaur egungo eskoletako irakasle askoren autoestima oso baxua da eta honen eraginez, ikasleenganako dituen espektatibak baxuak izatea dakar. Baina hau ez da justua. Ikasle baten eta beste baten lana eta sahiakerak berdin ez dituelako baloratuko, momentuan momentuko espektatibetan oinarrituko baita. Horrenbestez, hezkuntzaren hobekuntzaren bidean egoteko, lehenik irakasleen nautoestima zaindu beharko dugu.

Horrezaz gain, galdu diren edota galtzear dauden baloreetaz asko hitz egin da. Batzuek, oro har gizartean galtzen ari direla diote, eta badira beste batzuek eskoletan galtzen ari direla uste dutenak. Balore horiek interakzioan landu eta garatzen direnak dira, hala nola; empatia eta elkarlana. Hain aldakorra den gizarte honek aldaketak ziztu-bizian ematen ditu eta ondorio txarrak ekar ditzazke, eta horietako bat sozializazio-prozesurako beharrezkoak diren baloreak galtzea izan daiteke.

Azken boladan komunikabide ezberdinetan ikusi ahal izan ditugu, ikasleek irakasleenganako tratu txarrak, eta ez hori bakarrik, baita nola tratu txar hauek biodeoz grabatzen dituzten ere. Ondorengo bideoan argi ikus daiteke, zein den Chilen irakasle batek duen egoera penagarria.





Nola espero dugu, bada, irakasleen autoestima lurjota egon ez dadin? Zein izan daitezke irtenbideak? Irakasleak Autoritate Publikoa gisa kontsideratu beharko genituzke? Hortxe uzten dizuet gaia irekia, nahi izanez gero eztabaida bat antolatzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario